Zabalik da Gabonetako Azoka, hogei posturekin
Eskuz-Lan elkarteko artisauek eta bi ostalaritza establezimenduk ere parte hartuko dute. Azoka hilaren 31ra arte egongo da irekita.
Gaurtik zabalik da Gabonetako Azoka Zabaltza plazan. Hilaren 31ra arte hogei postu bisitatzeko aukera izango da, azken hiru urteetako kopuru handiena. Denak tokian tokiko postuak izango dira, eta horrez gain, Eskuz lan elkarteko artisau postuak eta bi establezimendu ere aurkituko dituzte bisitariek azokan.
Iaz jarri zuten lehen aldiz azoka Zabaltza plazan, eta aurten ere kokalekua errepikatzea erabaki du udalak. Azoka goiz eta arratsaldez egongo da zabalik honako ordutegi honetan: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean.
Plazan jarri dituzten postuetan honako merkataritza establezimenduk parte hartuko dute: El Taller de
Charo, Uno+ (txakurrentzako ile apaindegia), Kamaima, K Albistur, Galarza (jostundegia), Sugar, Neska Polita, Ai Lof Llu, Candy Cakes, El Baúl de las Ideas, Pickin’ Pack, Deperita (fruta denda), Zinnia, Berruta, Orlegi Bio, Easo (brikolaje denda), Nacho (telefonotegia) eta Ekialde 2.0 eta A Pedir de Boca (ostalaritzako establezimenduak).
Gaur goizean inauguratu dute azoka Irungo udal ordezkariek, Jose Antonio Santano alkateak, kasu. Santanoren arabera, udalak hiriko merkataritza dinamizatzearen aldeko apustua egin izan du beti sasoi honetan. “Kanpaina honen bidez, Irungo elkarte eta entitateen eskutik, bizitasunez bete nahi dugu hiria”, gaineratu du.
Gaur bertan inauguratu dute ere Pio XII plazako txirrista erraldoia ere.