Danako jatetxeak irabazi du Gipuzkoako Pintxo txapelketa
'Antxue' pintxoarekin izan dira garaile Danako jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abando.
Gipuzkoako Pintxo Txapelketa irabazi du Danako jatetxeak, Antxue pintxoarekin. Jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abando izan dira pintxoaren egileak eta beraientzat izan da saria. Donostiako Maria Cristina hotelean egin dute lehiaketa, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskutik.
Irundarrek etxean marinatutako antxoa prestatu dute denboraldiko pikillo piperradarekin, baratxuri beltzezko ali oliaz eta eskabetxe mahonesaz lagunduta.