8.000 COVID ziurtagiri inprimatzen lagundu dute HAZen
HAZeko langileek autozerbitzu makinarekin laguntza behar duten herritarrei ere inprimatzen laguntzen dietela azaldu du udalak.
COVID ziurtagiriaren eskaria hazi egin da azken asteotan, batik bat Jaurlaritzak ziurtagiria toki gehiagotan eskatuko duela iragarri ondotik. Irundarrak ere COVID ziurtagiria inprimatzen aritu dira egun hauetan, eta HAZen ere nabaritu dute bisitak hazi direla: Udalaren arabera, 8.000 COVID ziurtagiri inprimatzen lagundu du HAZek.
HAZen, autozerbitzu makinetan egin daiteke kudeaketa, eta, horrez gain, behar izanez gero, HAZeko langileek ere laguntza ematen dute. Monica Martinez Informazioaren Gizarterako eta Herritarren Partaidetzarako ordezkariaren esanetan, garrantzitsua da administrazioa modernizatzea, baina gogoan izanez “gizartearen parte handi batek laguntza behar duela mundu digitalean moldatzeko”.
Ziurtagiria San Martzial karrikako bulegoaz gain, Anakako, Palmera-Monteroko, San Migeleko, Belaskoeneko eta Kateko terminaletan ere lortu daiteke COVID ziurtagiria.
Ziurtagiria lortzeko Osakidetzako historian ezarritako telefono zenbakia baino ez dela behar adierazi du udalak, sakelako telefonora bidaltzen den kode bat sartu behar baita terminalean.
Uztailetik nabarmen igo da ziurtagiria lortzeko eskaria, orduan 50 ziurtagiri baino ez baitziren inprimatu.