Bidasoko lau jokalarik Espainiako junior selekzioarekin jokatuko dute
Frantziako Tournoi herrian izango den 4 Nations txapelketan parte hartuko dute, urtarrilaren 6tik 8ra.
Espainiako junior selekzioarekin jokatuko dute Bidasoa Irun taldeko lau jokalarik, Rodrigo Reños, Eneko Furundarena, Julen Urruzola eta Julen Mujikak. Frantziako Tournoi herrian izango den 4 Nations txapelketan parte hartuko dute, urtarrilaren 6tik 8ra.
Hurrengo urteko urtarrilaren 3an lanean hasteko deialdia jaso dute udan Europako Jubenil Txapelketan brontzea lortu duen belaunaldi honek, Consejo Superior de Deportesek Madrilen duen egoitzan.