Zeramika ezagutzen hasteko 'Buztintzen' tailerra egingo dute, larunbat honetan
Hastapen saio honetaz gain, zabalik dago 2022 ikasturtean izen emateko epea.
Zeramikarekin hasi nahi dutenentzako Buztintzen hastapen tailerra antolatu du Kultura arloak. Larunbat honetan (hilak 18a) izango da, Pikoketa karrika 9 atariko udalaren tailerrean, 10:00etatik 13:00etara.
Gosari multzo bat sortzea izango da proiektua, teknika, tresna eta material desberdinen bidez. Era horretan, gerturatzen direnek buztinarekin lehen harremana landuko dute eta modelatzeko eta manipulatzeko zenbait modu ezagutuko dituzte. Banaka edo familiarekin parte hartu daiteke, beti ere 8 urte baino gehiago baldin badute interesdunek.
Aurretik izen eman behar da helbide honetara idatziz eta honako hau zehaztuz: izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbaki bat, helbide elektronikoa, adina eta banaka edo familian parte hartuko den.
2022 zeramika ikastaroan izen emateko epea, zabalik
Bestalde, astelehenean ireki zen urtarriletik ekainera bitarte izango den ohiko tailerrean izen emateko epea, eta ostegun honetan amaituko da. Inskribatzeko Pikoketa karrikako tailerrera gerturatu behar da, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era.
Kuota 334,50 eurokoa da, eta aurten, lehen aldiz, euskaraz klasea jasotzeko aukera eskaini dute. Horretarako, goizeko ordutegian eman behar da izena (10:30-12:30, astelehen-asteazken edo astearte-ostegun). Astean bi aldiz izango dira saioak, astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun, honako ordutegietan: 10:30-12:30, 15:00-17:00, 17:00-19:00.
Larunbat honetako prestakuntza saioari buruz edota tailerrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, helbide elektroniko honetara idatzi behar da, edota 617 479 021 telefonora deitu.