Erosi eta Ikasi programak, 1.110 eskaera onartu ditu
Jadanik diru laguntzak banatzen hasi direla jakinarazi du udalak, 125, 100 edo 75 euro eskaera bakoitzeko.
Eskola materiala erosten laguntzeko Erosi eta Ikasi programaren laguntzak esleitu dituztela eta dirua banatzen hasi direla jakinarazi du udalak. Zortzigarren edizio honetan 1.110 eskaera onartu dira, hau da, 1.549 familiari eragingo die, eta 146.274,42 euroko aurrekontua erabiliko dute.
Iaz izandako “antzeko” erantzuna jaso duela programak adierazi du Santiago Jimenez Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak. Aurtengo deialdia indartu egin dutela oroitarazi du, “maskarak erostea diruz laguntzeko moduko produktu gisa hartuta”, zehaztu du.
Diru laguntzak ematerako garaian, errentaren araberako hiru tarte izan dira: “Familiaren diru sarreren arabera, egon daitezke deialdian sartzen ez direnak, laguntzaren zati bat kobratu dezaketenak eta %100 jasoko dutenak”. Tarte bakoitzari dagokion diru kopurua eutsi egin dutela azaldu dute: 125, 100 edo 75 euro.