Ostalarientzako TicketBai sistemari buruzko saioa, Bidasoa Biziriken egoitzan
Sistema berri hau aplikatzearen ondorio fiskalez arituko dira, ostegun honetan.
TicketBai sistema berria aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak zeintzuk diren azaltzeko prestakuntza saioa antolatu dute Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Sailak eta Bidasoa Bizirik agentziak.
Eskualdeko ostalariei zuzendutako saioa izango da, abenduaren 16an, 10:00etan, Bidasoa Biziriken egoitzan. Gemma Diez arduratuko da hitzaldiaz. Izen ematea, esteka honetan klik eginda edo 943 31 60 40 telefonora deituta egin daiteke.