Autodefentsa laborala hizpide izango dute larunbatean
Bidasoko Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoak autodefentsa laboralari buruzko mahai ingurua antolatu dute larunbaterako.
Autodefentsa laboralari buruzko mahai ingurua antolatu dute hilaren 18rako Bidasoko Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, “autodefentsa laboralaren inguruko gako eta erronkak” jorratuko dituzte bertan. Irungo Palmera Montero gunean finkatu dute horretarako hitzordua, 11:00etan. Goierriko, Leintz ibarreko eta Buruntzaldeko langile autodefentsa sareek parte hartuko dute solasaldian.