Valvulas Zubiko langileak hitzarmen berri bat adostea eskatzeko manifestatu dira
Gaur hasi dira langileek haien asanbladan erabakitako greba dinamikarekin, Oarso Bidasoko ELAren babesa dute.
Valvulas Zubik manifestazioa egin du gaur goizean. Azaroan hasi ziren hastean behin kalera irtenaz enpresa hitzarmen berri baten negoziazioa aldarrikatzen, eta enpresak negoziatu nahi ez duela ikusirik, gaur greba dinamikarekin jarraitzen hastea erabaki zuten.
“Langileek KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata-igoerak aldarrikatzen dituzte, gaixotasunagatik diren bajetan eta kategorien igoeran soldataren %100”, Oarso Bidasoko ELAren arabera. Gaineratu dute, pandemia osoan zehar normaltasunez lan egin duen enpresa dela Valvulas Zubi, eta 2 milioi euroko irabaziak izan dituela azken hiru urteetan.