Uhinak Kongresua Ficoban egingo da, datorren urteko azaroan
Batzorde Teknikoak datorren urteko bosgarren Uhinak Kongresua Irunen izatea erabaki du, gaur.
Uhinak Kongresuaren bosgarren edizioa Ficoban egingo da, 2022ko azaroaren 16 eta 17an. Hala erabaki du gaur Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresua antolatzen duen Batzorde Teknikoak.
Diziplina anitzeko eztabaidak sustatzea, klima aldaketaren aurrean neurriak hartu behar dituzten kudeatzaileen beharrak ezagutzea eta komunitate zientifiko eta teknologikoak hori konpontzeko egin ditzakeen ekarpenak ikustea dira Ficoba eta Aztik bultzatzen duten kongresuaren helburuak.