Ibilaldi birtuala sortu dute udaletxea ezagutzeko
Udaletxe barrutik edonon egonda ibiltzeko aukera sortu du udalak.
Udalaren webgunean udaletxearen barnealdea ezagutzeko ibilaldi birtuala sortu dute. Miguel Angel Paez Hirigintzako ordezkariak, teknologia berriei esker “edonork bisitatu ahal” izango duela herriko etxea azaldu du.
Bisita hau egitea erabakitzen dutenak, San Juan plazatik abiatuko dira eta Batzar Aretotik edota Areto Nagusitik pasatzeko aukera ere izango dute. Eraikinaren barruan “zenbait helbururi buruzko informazio puntuak” sortu dituzte, hala nola, bertako margolanei edo sarrerako kanoiei buruzkoak.
Birtualki udaletxea egiteko, laser eskanerra erabili du Bimescaner enpresak, eta aurreratu dutenez, bigarren zati bat izango du proiektuak: “BIM eredu bat sortu nahi da –eraikinaren informazioaren modelatzea–, haren bidez ebaluazioak eta balorazioak egiteko eta udaletxea modu jasangarriago batean kudeatzeko”.