BAT-ek lehenengo postua lortu du taldekako sailkapenean, Oviedoko lasterketetan
20,18 eta 16 azpiko kategorietan aritu dira talde irundarraren lasterkariak, eta era guztietako emaitzak lortu dituzte.
Asteburuan Amurrion eta Oviedon izan dira BAT-eko lasterkariak eta era guztietako emaitzak ekarri dituzte etxera.
Kirol Kontseilu Nagusiak Oviedon antolatutako 16 eta 18 azpiko lehiarako Iker Ibarguren izan zen aukeratua Euskal Herria ordezkatzeko, 3km-ko korrika lasterketa osatu zuen.
16 azpiko kategoria horretan, 19 federazioetako 100 atleta baino gehiagok hartu zuten parte, eta Ibargurenek seigarren postua lortu zuen, 10 minutuko eta 30 segundoko markarekin. Berarekin batera aritu ziren Adur Ugartemendiak bederatzigarren eta Unax Aranburuk hogeigarren amaitu zuten.
Era honetan, Super Amara BAT taldeak 48 puntu eskuratu, lehen postuan sailkatu eta 16 azpiko txapeldunak izendatu ziren.
Euskadi Cross Azpitxapelketa
Asteburuan Amurrion egin zen Euskadi Cross Azpitxapelketa, 16 azpikoek eta masterrekoek parte hartu zuten. Izaskun Sanz Aranburu, Irati Mitxelena Arrilaga, Maria Bauza de la Linde eta Irati Erro Ugalde klubeko lasterkariek, Jaenen urtarrilaren 30ean izango den taldekako zein bakarkako Espainiako Cross txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten.
18 urte azpiko kategorian, Josu Iturrioz hogei eta laugarren sailkatu zen eta June Condek lehen hamar postuetan sartzea lortu zuen.
Jone Fuente bigarren izan zen 20 azpiko kategorian, 16 minutu eta 47 segundoko marka egin ostean. Hortaz, aipatutako kategoriako Euskadiko txapeldunordea izendatu zuten. Aldiz, bere kidea den Sara Mancisidor, zazpigarren geratu zen 18 minutu eta 4 segundoko denbora eginaz.
Aratz Rodriguez Euskadiko txapeldunorde izendatu zuten ere. Kategoria absolutuan aritu zen eta 31 minutu eta 11 segundoko marka egin zuen, irabazleak baino 5 segundo gehiago. Kategoria berdinean, Ahmed Moujane izan zen taldearen ordezkaria eta hemeretzigarren izan zen. Aldiz, master kategorian egin zuen korri Abel Castañaresek eta hamazazpigarren postuan geratu zen.