San Tomas Azoka bertan behera geratu da
LABIren eskaerari jarraituz, azoka bertan behera uztea erabaki du Irungo Udalak.
Bigarren urtez jarraian bertan behera geratu da San Tomas Azoka. Irungo Udalak erabaki hori hartu du, LABIren aholku batzordearen oharrei jarraituz. Hain zuzen, atzo bertan Donostia eta Bilboko San Tomas Azokak bertan behera geratuko direla jakinarazi zuten, osasun egoerak okerrera egin duela kontuan hartuta.