Jacobo Cuetarak bi urtez luzatu du kontratua Bidasoarekin
Cuetara entrenatzaileak eta Gurutz Aginagalde presidenteak ilusioarekin baloratu du kontratuaren luzapena.

Jacobo Cuetara Bidasoako lehen taldeko entrenatzaileak bi urterako luzatu du klubarekin duen kontratua. Akordio batera iritsi dira bi aldeak, eta, atzo, bai Cuetara bera baita Gurutz Aginagalde presidentea ere “ilusionatuta” agertu ziren hitzarmenaren gainean.
Cuetarak “pozik eta ilusionatua” dagoela esan du: “Guztien artean oso polita den zerbait lortu dugu, eta taldeaz gozatzen eta kluba hazten jarraitu behar dugu”. Entrenatzaileak aurrean duen erronka baloratu du: “Urrats asko egin ditzakegu gorantz, asko dago eboluzionatzeko, eta, gainera, jendea ilusio handiz ikusten ari naiz, zuzendaritza begietan distira berezia duela ikusten ari naiz etorkizunerako ilusio hori dela eta, eta gauza asko eman ditzakegu. Ez dut zalantzarik izan jarraitzeko, eta ilusioa da nire egoera definitzen duen hitza”.
Aginagalde ere ildo beretik mintzatu da, eta “berri ona” izan dela adierazi du, eta helburua hori zela nabarmendu du. Cuetara “jarraipenaren eta egonkortasunaren adierazle” dela adierazi du, “emaitzak hor daude eta Jacobo da azken urteetako emaitzen eragile nagusietako bat. Zaila da gaur egungo kirolean hainbeste jarraikortasun duen entrenatzaile bat ikustea, baina guretzat albisterik onena da jarraitzea; beste urte askotan jarraitu ahal izatea etorkizuneko Bidasoa eraikitzen”.