Ander Elosegik Gipuzkoa Kirola saria irabazi du
Joko Olinpikoetara joan den lehen gizona izateaz gain, lau aldiz lehiatu duen lehen euskalduna dela nabarmendu dute epaimahaikideek.
Gaur arratsaldean Kirol Gala egin dute Tabakaleran, eta 2021ean nabarmendu diren Gipuzkoako kirolariak saritu dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak antolatu du, eta sariaren helburua “kirolaren merituak maila guztietan aitortzea” izan dela azaldu dute.
Gipuzkoa Kirola gizonezkoen saria Ander Elosegi piraguistak jaso du. Lau joko olinpikotan parte hartu duen lehen euskal gizona delako eman dio garaikurra Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatuak. Laburbilduz, laugarren postua lortu zuen Pekinen, laugarrena ere Londresen, zortzigarrena Rion, eta zortzigarrena ere Tokion.
Millanek “harro” eman dio irundarrari saria, “Gipuzkoako kirolaren maila handiagatik”, eta kirolarien konpromisoa eta klubak osatzen dituztenena nabarmendu du. Amaitzeko, kirolak berdintasunezkoa izan behar duela adierazi du: “Pertsona guztientzat, haien gaitasun fisiko edo ekonomikoetatik aparte”.