'Ipuinetako erakusleihoak' dinamikak bizia emango die 10 saltokiren erakustokiei
Tom Sawyerren abenturak eleberria izango da ekimen honen ardatza. Hiriko 10 establezimenduk hartuko dute parte, abenduaren 9tik urtarrilaren 9 arte.
Ipuinetako erakusleihoak dinamika jarri du abian udalak Irun, zure Gabonetako hiriburua kanpainaren baitan. Irungo hamar dendek hartuko dute parte, abenduaren 9tik urtarrilaren 9 arte: Ttipi store, Muebles Bidasoa, Chocolates Irun, Tartufa, Minka, Federopticos Uranzu, Bost Woman, Pasitos, Ikhor boutique eta Fonseca.
Asmoa, edonondik mekanismo errobotika bat aktibatzea izango da QR kode baten bitartez. Behin martxan jarrita, erakusleihoan jarriko duten mugimendu joko bat azalduko du euskaraz edo gaztelaniaz ahots batek. Horretarako, Irun Robotics aritu da laguntzen prestakuntza lanetan.
Tom Sawyerren abenturak izango dituzte ardatz erakusketek eta Antonio Llorentek egin ditu ilustrazioak.