Hurrengo abenduaren 18an ere itxita egongo da Azken Portuko igerilekua
Asteburu honetan eta datorren larunbatean ezingo da Azken Portuko igerilekua erabili.
Joan den astean aurreratu bezala, asteburu honetan itxita egongo da Azken Portuko igerilekua erabilera librerako. Egun horiek ez ezik, abenduaren 18an ere ez dela erabilgarri izango adierazi dute kiroldegiko arduradunek, igeriketako torneoa jokatuko baita.
Beraz, larunbat honetan 08:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 21:30era eta igandean 09:00etatik 14:00etara izango da lehia, eta hurrengo abenduaren 18an, 15:00etatik 21:30era.
Bestalde, igeriketa ikastaroak eta igeriketa maila frogak betiko martxan jarraituko dute.