Maila gorrira iritsi da Bidasoa Jaitzubiako estazioan
Euskalmetek ohartarazi duenez, 16:00etan iritsi da alerta maila altuenera Bidasoa; ordubetera alerta laranja ezarri du berriz ere meteorologia agentziak.
Euskalmetek ohartarazi duenez, 16:00ak aldera maila gorrira iritsi da Bidasoa ibaia Jaitzubiako estazioan. Hala ere, ordubetera emariak zertxobait behera egin duela eta, alerta laranjara itzuli da Bidasoaren arroa. 20:00ak aldera izango da itsasgora, eta uholde arriskua areagotuko da.
https://twitter.com/Euskalmet/status/1468973053208002560