COVID-19agatik 181 kutsatu asteburuan Irunen eta Hondarribian
Bi herrietako tasa 1.000tik gora jarri da. Aurreko asteburuan (azaroaren 26tik 28ra) 169 izan ziren kutsatutakoak.
Ostiraletik igandera (atzo) Irunen eta Hondarribian 181 herritarrek eman dute positibo Irunen eta Hondarribian COVID-19arekin lotutako probetan, 148k Irunen eta 33k Hondarribian. Joan den asteko epe berberean (azaroaren 26tik 28ra) 169 izan ziren kutsatuak bi herrietan.
Horren ondorioz, bi herrietako tasak 1.000tik gorakoak dira. Jarraian, gaur Osasun Sailak emandako datuetan oinarritutako taula:
- Irun. Tasa: 1.129 (azaroaren 28ko igandean 798koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 61-42-45.
- Hondarribia. Tasa: 1.030 (azaroaren 28ko igandean 906koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 11-15-7.