TAO ezarri den eremu berrietako bizilagunek, abenduko tasa bakarrik ordainduko dute
Jadanik lauhileko osoa ordaindu dutenei, itzulketa egingo die udalak.
Atzo indarrean jarri zen TAO zerbitzua Arbes, Palmera Montero eta Belaskoenea auzoetan. Txartela eskatu duten bizilagun horiek abendua bakarrik ordainduko dutela jakinarazi du udalak.
Dagoeneko lauhileko osoa ordaindu dutenei, beraz, dirua itzuliko diete, “ordenantza fiskalean hala egitea aurreikusita zegoelako”.
Itzulketa ofizioz egingo zaie tasa helbideratuta daukatenen kasuan, bestela, helbideratzeko kontu bat eman beharko da dirua itzuli ahal izateko.
Bestalde, oraindik abenduko tasa ordaindu ez dutenei 2,8 euro kargatuko die udalak haien kontutik, abenduaren 13ko astean zehar.