Manifestaziora deitu du Osasun Bidasoa Plataformak abenduaren 11rako
Bidasoa ospitalea handitzea, berritzea eta hobetzea eskatzeko kalera irteteko deia egin du Osasun Bidasoa Plataformak, abenduaren 11n.
Osasun Bidasoa Plataformak manifestatzera deitu du abenduaren 11rako, SOS kirofanoak, handitu, berritu, hobetu aldarriarekin aterako dira San Juan plazatik, 18:00etan.
Plataformak joan den ostiralean egin zuen aurkezpen agerraldia Bidasoa ospitalearen atarian.
Bi asmo nagusi zituztela azaldu zuten, hala nola, eskatzea osasun sistemari ebakuntza unitatean lanak egiten dituzten bitartean pazienteen osasun premiak bermatuta egotea, eta bestetik, galdegiteko birmoldatze lanek kontuan hartzea behar tekniko eta osasunarekin lotutako guztiak.