Euskararen Egunaren harira adierazpena egin du EAJk
EAJ: "Altxor bat dugu, ondare kultural propioa, eta horretaz jabetuta, euskara babesteko eta gure belaunaldiei helarazteko ahalegin guztiak egingo ditugu"
Euskararen Egunean adierazpena egin du EAJk. Euskara “gure ondarearen zati garrantzitsu bat” dela esanez hasi dira, eta besteengatik desberdintzen gaituela uste dute: “Altxor bat dugu, ondare kultural propioa, eta horretaz jabetuta, euskara babesteko eta gure belaunaldiei helarazteko ahalegin guztiak egingo ditugu”.
Irun ez dela euskalduna azaldu dute, baina Irunera etorri diren migranteen eskutik aberastasun handia jaso izana nabarmendu dute: “Zenbait kasutan, hizkuntza berri bat ikasteko esfortzu eta eskuzabaltasuna izan dute, beste batzuk aldiz, beren seme alabei ikasteko eta erabiltzeko duen garrantzia helarazi diete”.
Euskara sustatzeko eta erabiltzeko alderdi guztien artean lortutako akordioa txalotu dute: “Indar eta ideologia politiko ezberdinak euskararen aldeko akordio eta ekintzak aurrera eramaten ikustea itxaropentsua da”.
Azkenik, udalak Euskararen Egunerako antolatu dituen ekitaldietan parte hartzera egin dute dei.