Bi kiroldegietako lehen hiruhileko ikastaroetan izena eman ahalko da abenduan
2022an hasiko den lehen hiruhilekoko kirol ikastaroetarako matrikulazio epea zabalduko da abenduan. Hiru zatitan banatu dute izen ematea eta lehena abenduaren 9an da.
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako 2022ko lehen hiruhileko ikastaroetan izen emateko epea zabalduko dute. Hiru fase irekiko dira horretarako:
- Abenduaren 9tik 13ra: Jadanik ikastaro batean daudenak baina ordutegia aldatu nahi dutenak. Deus ez esan ezean, bere kabuz berrituko zaie izen ematea, ordutegia mantenduta.
- Abenduaren 14tik 16ra: Bazkideak direnak eta ikastaroren batean inskribatu nahi dutenak orain.
- Abenduaren 17tik aurrera: Bazkide ez direnentzat.
Izena ematen den hurrenkeran esleituko dituzte 342 ikastaroetarako 3.279 plazak. Tonifikazioa, pilatesa edota bizkarra osasuntsu ikastaroak topa daiteke eskaintzan. Guztiak ikusteko, esteka honetan klikatu.