Pikoketan fusilatutako Pilar Valles eta Mercedes Lopezen aurpegiak zeintzuk ziren jakin dute
Memoria Historikoaren Bulegoak egindako ikerketaren ondorioz, Pilar Valles eta Merces Lopez gazte komunisten eta fusilatuak izandakoen argazki bakarra topatu dute. Era honetan, beraien aurpegia zein zen jakin da lehen aldiz.
1936an fusilatu zituzten Pikoketan Mercedes Lopez Cotarelo eta Pilar Valles. Gazte Komunistetan afiliatuta zeuden eta Irungo frontean lehenengo lerroan borrokatu zuten lehen emakumeak izateaz gain, fusilatu zituzten lehenengo emakumeak izan ziren.
Berriki ireki duten Memoria Historikoaren Bulegoak bi neska gazteen erregistro fotografiko bakarra berreskuratu du, hala azaldu du Santi Jimenez Memoria Historikorako ordezkariak. Biktimen aitorpeneranzko pauso bat aurrera eman dutela uste du Jimenezek: “Irungo Udala memoria historikoaren esparruan egiten ari den lanari esker, egiaranzko eta biktimen aitorpeneranzko beste pauso txiki bat ematea lortu dugu”.
Bestalde, udala 1936 eta 1945. urteen artean errepresioaren biktima izan zirenen datu basea osatzen ari da. Oraingoz, 3.100 pertsona baino gehiagoren izenak bildu dituzte erregistroan. Zehaztu dute 1.939 eta 1.942 urteen artean kontzentrazio esparrutik pasatu ziren 1.760 pertsonak ez dituztela, oraindik, aintzat hartu.