Euskararen Egunari bere alea jarri dio Oiasso museoak
Ostiral eta larunbaterako bi ekintza antolatu ditu Oiasso museoak.
Euskararen Eguna da ostiralean eta Oiasso Museoak bere alea jarri nahi izan du.
Ostiralean (abenduak 3) Oiassoko emakumea umorezko bakarrizketa eskainiko du Olatz Beobidek, 18:30ean. Antzinako Oiasson izango ditu oinak aktoreak, eta baztangaren gaixotasuna duen emakume alargunaren eta seme alabak haziko dituenaren azalean jarriko da. Ondoren, gai honi buruzko hizketaldia antolatu dute, Jokin Lanzen gidaritzapean.
Abenduaren 4an, 11:00etan hasita, Irugurutzeta jardunaldia egingo da. Santa Barbara, meatzarien eguna da larunbatean, eta Irugurutzetako kiskaltze labe eta meatze galerietara gerturatuko dira, “ondare balioak azpimarratzeko” helburuz. Bertan izango dira Jon Villafranca eta Raul Martinez.