IV. Irungo Maratoi Erdia eta 10 km-ko lasterketa, berriz bueltan
Zabalik dago jada izen emateko aukera, bai maratoi erdirako eta bai 10 km-ko lasterketarako. Berritasunak daudela aurreratu dute, baina xehetasunak datozen hilabeteetan zehar emango dituzte.
IV. Irungo Maratoi Erdia eta 10 km-ko beste lasterketa bat antolatu ditu berriz Bidasoa Atletiko Taldeak, iaz osasun egoeragatik geldialdia egin ondoren. Irungo Udaletxeak, Foru Aldundiak, Udaltzaingoak eta Altuna eta Uriak babestu dute kirol proba.
Hitzorduak 2022ko otsailaren 20an izango dira, biak ala biak 09:45etik aurrera. Maratoi erdian parte hartuko dutenek Irundik zehar 20 km-ko ibilbidea osatuko dute, eta 5, 10, 15 kilometroen parean denbora partzialak adieraziko dituzte.
Zabaltza plazatik hasi, hiriko hainbat auzoetatik pasa eta San Juan plazan amaituko dute. Ez dute xehetasun gehiagorik eman baina hilabete hauetan zehar berritasunen berri emango dutela aurreratu dute.
Izen ematea zabalik dago, eta lehen 100 pertsonek kirolprobaken prezio eskaintza aprobetxatu ahal izan dutela azaldu dute. Orain, 300 lasterkarik ahalko dute inskribatu maratoi erdian 20 euroren truke. Halaber, 10 km-ko lasterketarako ere izena eman daiteke orrialde berean. Gainera, lehen 100 pertsonek 10 eurotan erosi dezakete dortsala eta ondorengoentzat ezarriko duten prezioa ez dute zehaztu.