Lapurriturriko informazio gunearen balantze positiboa egin du udalak
Guztira, 1.188 bisitari izan ditu informazio txokoak, eta 1.262 bisita izan ditu Aiaiko Harriko inguru honek.

Lapurriturriko informazio gunearen balantzea egin du Garapen Jasangarriko ordezkaria den Borja Olazabalek: “Balantzea oso positiboa da, Lapurriturri zerbitzyua pandemia egoera horretara egokitzea lortu baitugu iaz bezala”.
Denboraldi honetan 45 egun egon da zabalik, ekainetik urrira. Guztira, 1.188 bisitari izan ditu informazio txokoak, eta 1.262 bisita izan ditu Aiaiko Harriko inguru honek. Batez ere, irundarrak eta inguruko eskualdekoak dira gerturatu direnak, jarraian, Gipuzkoakoak eta Akitaniakoak.
Aurten 7 jarduera antolatu zituzten, horietatik 2 utzi behar izan zituzten bertan behera, eguratsagatik. Irteera horietan 100 lagunek parte hartu zuten, hala nola, anfibioen, meatzaritzaren, orientazioaren, perretxikoen eta onddoen inguruko txangoetan.