Abenduaren 5ean bukatuko dela bonu kanpaina oroitarazi du udalak
46 establezimenduk parte hartu dute kanpainan, eta 25.000 bonu banatu dira denera; urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra bigarren fasea zabalduko dute.
Bonu kanpainaren lehen fasea abenduaren 5ean bukatuko dela gogorarazi du Hondarribiko Udalak. Guztira, 46 establezimenduk parte hartu dute kanpainan, eta horien artean 25.000 txartel banatu dira (ia 500 bat saltoki bakoitzeko). Hainbat merkatariei bonuak agortu zaizkien arren, azken txanpa honetan parte hartzera animatu ditu udalak herritarrak. Bigarren fasea urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra zabalduko dute.