26 ertzaina gehiago, ekintza planean hartutako neurrien ondorioz
Udaltzaingorako ordezkariak, Cristina Labordak, "ontzat" jo du albistea, eta lorpen hau lan mahaiaren emaitza dela adierazi du.
Bizikidetza eta segurtasun plana martxan jarri zutenean, Jose Antonio Santano alkateak azaldu zuen Irungo Ertzaintzaren komisariako lantaldea handitzeko aukera aztertu zezan eskatu ziola Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuari. Gaur jakinarazi dute proposamena onartua izan dela eta 26 ertzaina gehiago egongo direla.
Udaltzaingorako ordezkaria den Cristina Labordak “ontzat” jo du albistea, eta lorpen hau lan mahaiaren emaitza dela adierazi du: “Ertzaintzak agente gehiago hartzea udalak Segurtasun sailari eskatu zionaren ildotik doan lehen neurria da, eta horren inguruan jarraitu beharko da”.