M8 plataformak azaroaren 25a gogoan izango du
Goizean bat egingo du DBHko ikasleek antolatutako elkarretaratzearekin, eta, arratsaldean, berriz, performance bat egingo dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/11/m8-asanblada-feminista.jpeg)
M8 Asanblada Feministak gogoan izango du, gaurko egunez, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borroka, eta bi ekitalditan parte hartuko du. Batetik, 11:00etan, DBHko ikasleek antolatu duten elkarretaratzean izango da. Bestetik, berriz, 18:30etik aurrera, performance bat egingo dute indarkeria matxista irudikatzeko Colon pasealekuan, Zabaltza plazan eta Luis Mariano artean.