Genero indarkeria adinekoen eta gazteen artean hitzaldia, bihar
Genero indarkeria adinekoen eta gazteen artean hitzaldia antolatu du Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak. Inma Mata, Bizituz elkarteko presidentea eta genero indarkerian aditua denak eskainiko du agerraldia, bihar, karrika Nagusiko 11-1 atarian, 19:00etan.
Genero indarkeria adin guztietako emakumeek pairatzen dutela baina hirugarren adinekoek jasaten dutena “bizi osoan normalizatuta” izaten dutela diote.
Gazteek, aldiz, sare sozialetan agertzen diren portaera toxikoak normalizatzen dituztela uste dute. Elkarteak emandako datuek, gainera, ezkutuko indarkeria ez dakitela detektatzen diote.