Zapata Gorrien dinamikan parte hartzen ez diotela utzi salatu du Jaizkibelek
Zapata Gorrien dinamikan parte hartzea ukatu diola gobernu taldeak salatu du Jaizkibel konpainia parekideak sare sozialetan.
Hondarribiko Jaizkibel konpainiak sare sozialetan salatu duenez, A25erako abiatutako Zapata Gorrien dinamikan parte hartzea ukatu dio EAJren udal gobernuak. Elina Chauvet artista mexikarrak abiatutako dinamikak haren ahizpak pairatutako erailketa matxista salatu nahi zuen zapata ggorrien bidez, eta «bide horri jarraitu dio aurten Hondarribiko Udalak, azaroaren 24an bortxaz eraildako emakumeak omenduz».
Nazio Batuek, ordea, beste helburu bat ezarri ziotela A25ari gogoratu dute Jaizkibel konpainiako kideek: «Bortxa oro salatzea, ez erailketak soilik». Ildo horretan, hori dela Jaizkibel konpainiaren jarrera berretsi dute taldekideek, eta emakumeek pairatu eta pairatzen dituzten bortxa guztiak salatzen dituztela, bortxa guztien kontra borrokatzen direla, gogora ekarri dute. «Udalak bere dinamikan parte hartzen utzi ez badigu ere», bukatu dute.
Hori da, halaber, Jaizkibel Konpainiaren jarrera: emakumeok pairatu eta pairatzen dugun bortxa guztiak salatzen ditugu guk, bortxa guztien kontra borrokatzen gara, Udalak bere ekimenean parte hartzen utzi ez badigu ere. (5)
— Jaizkibel Konpainia (@Jaizkibel6) November 24, 2021