San Tomaseko futbito txapelketa antolatu du Sarek
Duela bi urteko txapelketa errepikatu nahi du Sarek, "txapelketari zein aldarrikapenari babes eta atxikimendu zabalena" emateko.
Sareren San Tomaseko Futbito Txapelketa bueltan dator. Abenduaren 18 eta 19an jokatuko da sailkapen fasea, eta abenduaren 21ean, San Tomas egunez, finalaurrekoak eta finala.
Sarek duela bi urte ospatutako txapelketa “arrakastatsua” errepikatu nahi du, “txapelketari zein aldarrikapenari babes eta atxikimendu zabalena” emanez. 2019koa “txapelketa borobila” izan zela azaldu du, bai parte hartzeari eta baita lortutako babes eta atxikimenduei dagokionez.
Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean oraindik ere urratsak eman behar direla aldarrikatu du Sarek: “Elkarbizitza demokratiko baterako ezinbestean presoen aferari irtenbide bat eman behar zaio, salbuespen espetxe politika desegin eta presoen eskubide guztiak bermatu behar dira”.
Izen ematea
Dagoeneko izena emateko aukera izango dute taldeek honako galdetegi hau beteta. 10 euro ordaindu behar dira jokalariko, eta, bukaeran, “sari paregabeak” izango direla aurreratu dute. Partida guztiak Uranzu pilotalekuan izango dira, eta kanporaketa sistemaren bidez sailkatuko dira taldeak. Abenduaren 18 eta 19an, 09:00etatik 19:00etara, eta, 19an, 09:00etatik 14:00etara izango dira lehiak. Finalaurrekoak eta finala, berriz, 21ean izango dira, 16:00etatik 20:00etara.
Taldeak zortzi eta hamabi lagun artekoak izango dira, eta 18 urte beharko dira jokatzeko. Partidan zehar, berriz, bost jokalarik eta atezainak jokatuko dute.
Informazio gehiago posta elektroniko honetan.