Mendeurrena bete du Maria Duque Ruizek
Caser Anaka egoitzan bizi da Duque, eta udalaren eskutik, oroigarri bat jaso du urtebetetze bereziaren egunean.

Ez da lorpen makala ehun urte betetzea, baina Maria Duque Ruizek esan dezake, berak lortu duela. Joan den larunbatean izan zen bere urtebetetzea, eta Caser Anaka egoitza, bere bizilekuan, egun berezia izan zuen. Besteak beste, udalaren partetik, opari bat jaso zuen. Udalaren arabera, osasun neurriak direla eta, Jose Antonio Santano alkateak ezin izan zion eskutik eskura oparia eman.