Kepa Ordoki oroituko dute, Hendaiako hilerrian
Komandantearen bizitza oroitzeko baliatuko dute ekitaldia.
Igande honetan, Kepa Ordoki, Gernika Batailoiko komandante irundarraren heriotzaren XXVIII. urteurrena izango da, eta protagonistaren izena daraman eta memoria egiten duen taldeak oroimen ekitaldia antolatu du Hendaiako hilerrian (Henri Barbusse karrika), 12:00etan.
Ekimenean Ordokiren bizitza jasotzen duen fanzinea banatuko da, eta bere bizia oroitzeaz gain, bere ibilbidearen gaineko xehetasunak emango dituzte.
Izan ere, gorabehera askotariko bizitza izan zuen Ordokik. Ofizioz igeltseroa zen arren, hainbat borroketan aritu zen kapitain gisa, hala nola, Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan.