Bidasoko ospitaleko egoeraren aurrean onartutako adierazpenagatik "pozik" dago Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU
Mozio baten bidez aurkeztu zuten adierazpen bateratua egiteko proposamena, eta gaur onartu dutenez, pozik daudela adierazi du koalizioak.
Gaur goizean, adierazpen instituzional bateratua sinatu dute udal talde guztiek Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoan egingo dituzten lanengatik. Horretarako, mozio bat aurkeztu zuen Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk, eta ondoren, udal talde guztiekin hitz egin zuten adostasunera iristeko.
Adierazpena onartu izanagatik, pozik daudela adierazi dute. Izan ere, udalaren jarrera erakusteko garrantzitsua dela diote.
Proiektu honek erabiltzaileengan izan dezaken eraginagatik, kezkatuta, adi eta lanean jarraituko dutela nabarmendu nahi izan du koalizioak: “Asistentzia-kalitatean eraginik izan ez dezan, bai eta zentroko profesionalen lan baldintzetan ere”.