Hamabi domina eta taldekako bigarren postua Eskola Jokoetan Santiagotarrakentzat
Klara Olazabalek bi domina irabazi ditu C1 seniorrean Lleidako uretan, eta Eskola Jokoetan lau urrezko domina eskuratu dituzte.
Santiagotarrak klubak hitzordu bikoitza izan du asteburuan, lehena Lleidako Segre Cup ur bizien txapelketa, eta bigarrena Eskola Jokoen 3.lehiaketa Deba ibaian, Bergaran.
Segre Cup lehiaketa bi egunetan burutu zen, Seu d’Urgelleko kanal olinpikoan eta Pontseko kanalean. Bi egunetan Klara Olazabal nabarmendu zen C1 seniorrean, larunbatean zilarrezko domina, eta igandean brontzezko domina eskuratu baitzituen.
Juniorretan ere izan ziren irabazleak, eta Aitor Iriondok K1-n lortu zuen zilarrezko domina, eta brontzezkoa eraman zuen Izar Garciak C1-n.
Bergaran izan zen Eskola Jokoen 3.lehiaketa eta Santiagotarrak bigarren izan zen taldekako sailkapenean. Lau urrezko domina ekarri zituzten etxera, hala nola, Suhar Ursuak bi irabazi zituen C1 eta K1 ontziekin, eta bana K1-n June Amiano eta Maya Ruedak.
Gainera, zilarrezko domina ere eskuratu zuen Amianok K1-n. Berarekin batera bigarren izan ziren ere Maria Garcia haurren C1 ontziarekin, eta Josu del Pozo K1 hasiberrian. Manex Bereau hirugarren izan zen hasiberrien kategorian, K1-n.