Harresilanda kaleko esku hartzea medio, aldaketak autobus zerbitzuan
Harresilanda kaleko lanek hainbat autobus geltokirengan eragina izango du gaurtik aurrera, Ekialdebusek ezagutarazi duenez.
Harresilanda kaleko esku hartzeak eragozpenak sortuko ditu autobus zerbitzuan, Ekialdebusek jakinarazi duenez. Gaurtik hasita E20, E27, eta E25 lineei eragingo diete lanek. Zehazki, E20 eta E27 zerbitzuetako ondoko geltokiei eragingo die: Donostia kalea 2 (Madalengain), Donostia kalea 36 (Sokoa), Foru kalea 3, Itsasargi kalea 3, eta Martxoak 8 plazako geltokia. Ama Guadalupekoa dela gertuen dagoen alternatiba zehaztu du Ekialdebusek.
E25 lineari dagokionez, besteak beste, ondoko geltokiak bertan behera geratuko dira: Ama Guadalupekoa, Donostia kalea 2 (Madalengain), eta Baserritar etorbidea 64 (Talaia). Horien ordez, gertuen dagoen geltokia Matxin Arzu (Portuko eliza) kalekoa dela oroitarazi du Ekialdebusek.
Zerbitzua berrezartzean abisua plazaratuko du enpresak.