XXI. FICAB jaialdiak baditu saridunak
Bost lan eta zinemagile saritu zituzten larunbatean XXI. FICAB jaialdian.
Amaitu da XXI.FICAB arkeologia ikus-entzunezko jaialdia, eta saridunak zeintzuk diren eman zituzten jakitera.
Epaimahaiaren bi Sari Nagusi banatu ziren, horietako bat Joan Boneten William Waldren, l’empremta de l’alquimista-rentzat izan zen, eta bestea Oliver Julienentzat, Homo Sapiens, les nouvelles origenes filmarengatik.
Hezkuntza atalak Marc Azémaren Narbo martius, la fille de Rome lana saritu zuen Orona Fundazioaren garaikurrarekin. Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria Marcello Adamoren Baia, la citta sommersa-k eraman zuen, eta amaitzeko, Publikoaren Sari Berezia Simon Casal de Miguelen El reino suevo de Galicia-k eskuratu zuen.