Egitarau berezia prestatu du aste honetarako Gazteria departamentuak
Indarkeria matxistaren inguruko lanketa ikastetxeetara eramateaz gain, 'Sufragistas' film luzea proiektatu dute bihar; indarkeriaren aurkako kartelak prestatzera ere deitu dute.
Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak ezagutarazi duenez, A25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunari begirako jarduerak prestatu ditu. Zabaldutako informazioaren arabera, adin guztietako ikasleekin jorratu dute genero indarkeria ikastetxeetan, eta horrez gain Sufragistas film luzea proiektatuko dute bihar, Puntalean kokatutako gaztelekuan (ordua zehazteke). Asteazkenean (hilak 24), bestalde, genero indarkeriarekin lotutako kartelak prestatuko dituzte, hilaren 25ean, kartel horiek Martxoak 8 plazan jarriz 17:00ak eta 18:30ak bitartean.