Jose Antonio Santano, migrantearen heriotzaz: "Inpotentzia izugarria dugu"
Frantziako Estatuari Gipuzkoa eta Lapurdi arteko kontrolak ken ditzala eskatu dio, "ezin diogu inori mugako pasabidea itxi".
Jose Antonio Santano Irungo alkateak Bidasoa ibaian hilda agertu den migrantearen gaineko albistea “izugarri tristea” dela: “Inpotentzia izugarria dugu”. Inpotentzia hori poliziaren kontrolak saihesteko Bidasoa ibaia zeharkatzeko prest daudenen heriotzak eragiten diola jakinarazi du alkateak.
Frantziako Estatuari zuzendu zaio Santano: “Ezin diogu inori mugako pasabidea itxi, eta are gutxiago hori azkenean tranpa hilgarri bihurtzen bada bere bideari jarraitzeko ahaleginean atzera egiten ez dutenentzat”.
Alkatea Gipuzkoa eta Lapurdi arteko kontrolak birplanteatzeko beharraz mintzatu da, “pertsona horiek mugatik pasatzeagatik bizitza jokatzera eramaten ari baitira”. Gainera, “drama horiek saihesteko” Europak migrazio-politika komunak ezarri behar dituela uste du, batasuneko herrialde guztietan.