[Aurrerapena] Hilotz bat aurkitu dute Bidasoa ibaian
Goizean aurkitu dute pertsona baten gorpua Bidasoa ibaian, Irunen. Ertzaintzak ikerketa du abian hildakoa nor den eta zer gertatu zaion jakiteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du hilotz bat aurkitu duela gaur goizean Bidasoa ibaian paddle surf egiten ari zen kirolari batek, Irun eta Hendaia arteko uretan. 11:00ak aldera topatu du gorpua. Iturri horiek ez dute ziurtatu migrante batena ote den ala ez. Ikerketa zabalik du Ertzaintzak pertsona nor den eta gertakariaren kausa zein izan den zehazteko.
Paddle surf egiten ari zen kirolariak eman die abisua larrialdi zerbitzuei. Berehala joan dira hara suhiltzaileak eta Ertzaintza.