Baso bizien aldeko eta monolaborantzaren aurkako aldarriak izango dituzte hizketagai, hurrengo asteburuan izango den Matarrasarik Ez jardunaldietan.
Basoen kudeaketarako proposamen iraunkor zehatzak jorratzeko eta monolaborantzaren amaiera aldarrikatzeko Matarrasarik Ez jardunaldiak antolatu dituzte Baso Bizien Aukerak plataformak eta Txingudi BHIk. Txingudi Ikastolan elkartuko dira, azaroaren 27an 10:00etatik 13:00etara, eta 15:30etatik 18:00etara.
Goizean Sugarai Kooperatiba, Errez Kooperatiba eta Hazien Sareak hitzaldi bana eskainiko dute. Ondoren, bazkalordurako tartea zabalduko da 15:30ak arte. Arratsaldean Matarrasa dokumentua irakurriko dute, eta jarraian, basogintzari buruzko tailerrak egingo dira, arakatzea eta partaidetza uztartuz.