Igarobide seguruak berriz eskatu ditu Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk
Goizean Donibane Lohizunen zauritu den gazte migratzailearen gertakariaren ondoren, berriz igarobide seguruak eta Europako politikak birplanteatzea eskatu ditu Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk.
Trenaren ufakoak botata zauritu da gaur goizean migratzaile bat Donibane Lohizunen BERRIAk jakin duenez, eta honen harira, igarobide seguruak eta Europako politikak birplanteatzea eskatu ditu berriz Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk.
Santiago eta Behobiako zubian dauden polizia kontrolengatik, jende askok gero eta bide arriskutsuagoak hartu behar dituela adierazi du David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak, eta irtenbideak aurkitzeko premia nabarmendu du.