Haurren eskubideen inguruko bi adierazpen instituzional onartu ditu Udalbatzak
Aho batez onartu dituzte bi testuak, eta bata, Haurraren Nazioarteko Egunarengatik, eta bestea, Haurren Sexu Abusuen Prebentziorako Nazioarteko Egunarengatik.
Haurren eskubideak jarri dituzte mahai gainean gaurko eta biharko nazioarteko egunen harira. Gaur, hain zuzen Haurren Sexu Abusuen Prebentziorako Nazioarteko Eguna da, eta, bihar, berriz, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna. Bi adierazpen instituzionalak aho batez onartu dituzte.
Haurren Sexu Abusuen Prebentziorako Egunean, haurren aurkako sexu abusuak gertatzen direla plazaratu nahi izan dute, eta horien prebentzio programak ezagutarazi. EAEn, esaterako, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen
barruan dago Haurren aurkako sexu-abusuei heltzeko ponentzia aipatu dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, urtero 1.500 adingabek jasaten dute indarkeria urtero.
Gogorarazi dute haur eta nerabeen aurkako indarkeria eta tratu txarrak, batik bat sexualak, “arazo unibertsal kezkagarria” dela, eta “indarkeriarik suntsitzaileenetako bat”, ondorioak bizitza guztian pairatuko dituztelako. Horrez gain, maila judizialean biktima asko ez dira ausartzen urte batzuk igaro arte salaketa jartzera, askotan delitua preskribatuz. Aurten onartutako 8/2021 Lege Organikoak, hain zuzen, jarduera irizpidea aldatueta preskripzioa denbora luzatzen duela azaldu dute.
Udalak arazo hori identifikatzeko eta erreparazio mekanismoak abian jartzeko bitartekoak handitzeko eskatu du, eta sentsibilizazio kanpainak martxan jartzea ezinbestekotzat jo du, kontzientziatzeko, goizago detektatzeko eta indarkeria egoeran goiz esku hartzeko. Horrez gain, inplikazioa eskatu die erakunde guztiei.
Haurraren Eguna
1989an sinatu zuten Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmena, eta orduz geroztik, 195 estatuk bat egin dute. Haurrek dituzten eskubideetan aurrera egin behar dela aipatu du Udalbatzak adierazpenean, eta askotan iritzi publikoarentzat ikusezinak diren arren, euren eskubideetara hurbildu behar dela iritzi dio, eta horiekin konpromisoa hartu.
Zentzu horretan, haur eta nerabeen eskubidaek “ekintza politikoaren erdigunean” kokatzeko konpromisoa hartu du udalak. Osasun mentalean ere inbertituko duela jakinarazi du, COVID-19ak osasun mentaleko nahasmenduak “modu kezkagarri batean” eragin duela kontuan hartuta.
Beste konpromisoak honakoak dira: teknologiaren erabilera segurua, arduratsua eta kritikoa bermatzea; haurrei eta nerabeei benetan, aktiboki eta etengabe entzuteko aurrerapausoak ematea eta krisi klimatikoari heltzea.
Hona hemen adierazpen instituzionalak osorik:
Adierazpen instituzionala: Haurren munduko eguna
Adierazpen instituzionala: Haurren Aurkako Abusuak Prebenitzeko Eguna