Astelehenetik asteazkenera, Harresilanda kaleko zati bat autoentzat itxita
Hainbat berritze lan egin behar dituzte kale horretan. Bitarte horretan San Pedro eta Santiago kaleak erabili beharko dituzte ibilgailuek.
Hondarribiko Udalak eman du abisua: Harresilanda kalearen zati batean egin behar dituzten hainbat lan medio, kale hori ibilgailuentzat itxita izango da astelehenetik asteazkenera (hilaren 22tik 24ra, biak barne).
Hori dela eta, Soroeta kalera igo ahal izateko San Pedro eta Santiago kaleak erabili beharko dituzte ibilgailuek.