EAJren bi zuzenketa onartu dituzte
Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 2,55 milioi euro bideratuko dituzte proiektu hauetara.
Diputatuen Kongresuko EAJren taldearekin koordinatuta landutako EAJren bi zuzenketa onartu dituzte. Hain zuzen ere, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 2,55 milioi euro jasoko dituela Irunek.
Erdiguneko trenbideen zabaltza estaltzeko eta hiriaren erdigunea Anakarekin lotzeko proiektua idazteko zuzenketa da onartutako lehena, eta milioi bat euro onetsi dute horretarako. Izan ere, auzoaren eta hiriaren arteko arrakala deuseztatzea funtsezkoa dela diote; 2019. urtean egin zuen udal taldeak eskaera eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean jasota dago.
Bigarren zuzenketan lortu dute Plaiaundiko Parke Ekologikoan dagoen zingira handitzea eta oinezkoentzako pasealekua eta bidegorria egitea, Plaiaundi institututik Mendelu auzoraino. Horretarako 1,55 milioi euroko aurrekontua erabiliko da.
Abangoardiako hirigune bat nahi dutela adierazi du udal taldeak, eta ez “eraberritze xume bat” zeinek hiriaren etorkizuneko eraldaketa baldintzatu dezakeela dioten.