Itsas-Lur elkartean egitekoa zen bertso afaria, bertan behera
Bihar zen egitekoa bertso afaria. Jarduera etetearen arrazoia COVID-19aren kasuen gorakada eteteko neurrien ezartzea izan da.

Bihar (larunbata) Itsas-Lur elkartean egitekoa zen bertso afaria bertan behera gelditu dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Horren arrazoia da Hondarribia COVID-19aren zonalde gorrian dagoela, azken egunetan izan diren kutsatzeen gorakadagatik.
Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariek parte hartu behar zuten jardueran, Karlos Aizpurua egongo zelarik gaiak jartzen.