Zeramika tailerrak urtarrilean hasiko dira berriro
Atzerapena izan duten arren, urtarrilean hasi eta ekainera arte izango da, eta laster irekiko dute izena emateko epea ohiko kanalen bitartez.

Zeramika tailerrak bueltan datoz, eta laster irekiko dute izena emateko epea. Udalak aurreratu duenez, tailerrak urtarrilaren 10ean hasiko dira, eta ekainaren 24ean bukatu. Antolakuntza arazo batzuk medio atzeratu egin dira aurten hasi behar ziren ikastaroak.
Asteko bi egunetan izango dira ikastaroak, bi orduz: astelehen eta asteazkenetan edo asterte eta ostegunetan. Bi egunetan ordutegia berbera izango da: 10:30tik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Goizeko ikastaroak euskaraz eskainiko dituzte, baldin eta nahikoa plaza betetzen badira. Hala ez bada, gaztelaniaz izango dira.
Kuota arrunta 334,50 euro izango da, eta 18 urtetik beherakoentzako kuota 284,30 euro. Izena emateko epea bukatu arren, oraindik tokirik badago, izena emateko aukera izango dela zehaztu du udalak.
Informazio gehiago 617479021 telefono zenbakian edo cultura@irun.org-en.