HAZko autozerbitzurako terminal berriak, Belaskoenean eta San Migelen
Administrazioko izapideak egiteko beste bi terminal berri jarri ditu udalak, Belaskoenean eta San Migelen. EH Bilduk aurtengo aurrekontuetan egin zuen zuzenketa baten ondorioa da.
HAZko autozerbitzurako beste bi terminal berri jarri ditu udalak, bata Belaskoeneko auzo elkartean, eta bestea San Migelen dagoen adinekoen zentroan. EH Bilduren udal taldeak 2021eko aurrekontuetan egindako zuzenketa baten ondorioz jarri dituzte.
Guztira zazpi terminal daude hirian zehar banatuta, eta administrazioaren izapideak egiteko erabil daitezke, adibidez, udaleko edozein kudeaketa edo agiriren eskaerak. COVID-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria ere eskura daiteke bertan.